XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Askoz aurrerago joan baino lehen, arraunetariko baten pala iltzaturik geratu zen uretan eta ez zuen berriz askatu
Hala ere, ez zuen min txikienik ere hartu, eta laster zutitu zen atzera; Ardiak bere puntuarekin segitzen zuen denbora guztian, ezer gertatuko ez balitz bezala.
- Bai karramarro polita hartu duzuna!- adierazi zuen Alicek bere esertokira itzultzen zen bitartean, pozik txaluparen barruan segitzen zuela konturatzean.
- Polita zen? Ez dut ikusi
- Ihes egin izan ez balit... hainbeste gustatuko zitzaidakeen karramarrotxo bat etxera eramatea! - Baina Ardiak soilik barre erdeinagarri bat bota eta bere puntuarekin segitu zuen.
- Karramarro asko dago hemen? esan zuen Alicek.
- Karramarroak eta era guztietako gauzak
- Erosi! oihartzun egin zuen Alicek doinu erdi harritu erdi ikaratu batez....
Izan ere, arraunak, eta txalupa, eta erreka, denak desagertu ziren une batetan, eta atzera dendatxo ilunean zegoen.
- Arraultze bat erosi nahi nuke, mesedez esan zuen herabeki -. Zenbatean saltzen dituzu?.
- Bost
- Orduan, bi bat baino merkeagoak dira?- esan zuen Alicek harridura doinuz, diruzorroa ateraz.
- Bai, baina bi erosiz gero, biak jan
- Orduan